musikaplay sarrera irudia

Zertan datza proiektua?

Orain gutxi arte, bideo-joko baten musika ekoiztea oso prozesu garesti eta askotan bakartia izan da; baina gaur egun Interneteko doako baliabideek, komunitate txikienei orain arte itxita zeuden sorkuntzarako ateak ireki dizkie eta IKTen bidez euskal komunitateak euskaraz egindako musika eta bideo-jokoak batzeko eta hedatzeko inoiz baino aukera anitzagoa dago.

Webgune honetan bideo-jokoen musika egiteko hainbat gako aurkituko dituzu, horretarako espreski sortutako bideo-tutorialen bidez. Gainera, sortzen duzuna Musikaplay-ko komunitatearekin partekatu dezakezu! Gehiago jakin nahi?

Ikusi edukiak eta egin zaitez musikaplayer

HARDWARE OINARRIAK

Atal honetan, ikus-entzunezko ekoizpen duin bat egiteko behar duzun ordenagailuaren oinarrizko piezak azalduko dizkizugu.

BIDEO-JOKOEN MUSIKA GENEROAK

Bideo-jokoen musika ezinbesteko osagaia da jokalariak mundu berri batean murgiltzeko, eta anitzak dira jorra daitezkeen generoak.

GENEROAK ISLATZEKO MUSIKA OINARRIAK

Bideo-jokoen musika sortzeko funtsezko musika-oinarriak eskuratuko dituzu.

LETRAK EUSKARAZ SORTZEN

Euskaraz letrak sortzeko urratsak eta gomendioak partekatuko ditugu: lirismoa, errimak, adibideak…

MUSIKA EGITEKO SOFTWARE-A

Musika sortzeko doako software-a (DAW) eta baliabide birtualak (VST eta plugin-ak) adieraziko dizkizugu.

GRABAKETAREN OINARRIAK

Dena prest duzu grabatzen hasteko! Bideo-tutorial honen bidez, uste baino prozesu errazagoa dela ikusiko duzu.

AZKEN UKITUAK: NAHASKETA ETA MASTERIZAZIOA

Grabaketa bukatu ondoren, zure musika nabarmentzeko nahasketaren sekretuak ikusiko dituzu.

SARERATU ZURE EDUKIA!

Zure proiektua bukatu duzu? Musikaplay komunitatea irrikiz dago bideo-tutorial hauek jarraituz egin duzuna ikusteko, elkar ezagutzeko eta iritziak partekatzeko! Ez kezkatu, urratsez urrats erakutsiko dizugu Youtubera guztia igotzen eta Musikaplay-en sareratzen 🙂

ETA NOSKI...

Kontzeptuak edota ohiko galderak kontsulta ditzakezu bideo-tutorialetan sortzen zaizkizun zalantzak uxatzeko.